Zaintza- eta kontrol-kanpaina hori Ertzaintzak eta udaltzaingoek egingo dute. Urte honetan 38 kanpaina egitea aurreikusi da, gure autonomia-erkidegoan istripu larriak eragiten dituzten arrisku-jokabide nagusiak prebenitzeko. Berriz ere, kolektibo motoristarengan jarriko da arreta, kolektibo zaurgarrien artean hildako gehien biltzen dituena izaten jarraitzen baitu, nahiz eta 2023an 2022an (14) baino hiru motorzale gutxiago (11) hil ziren. Era berean, arreta galtzearen zaintza areagotuko da gidatzean, eta, bereziki, telefono mugikorraren erabilera. Arduragabekeria horrek gidabaimeneko 6 puntu galtzea dakar. Halaber, abiadura-kontrolekin eta alkoholaren eta drogen kontsumoarekin jarraituko dute.
Kamioi eta furgonetetako kontrolak
Otsaila
Otsailak 8 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Otsailaren 19tik 25era (kamioi-autobusak ROADPOL)
Otsailak 14 eta 15 (furgoneten pisua kontrolatzea)
Martxoa
Martxoak 20 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Apirila
Apirilak 11 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Maiatza
Maiatzaren 13tik 19ra (kamioien kontrola ADR-autobuses ECR-ROAD)
Maiatzaren 14a (FOM kamioi-autobus generikoa)
Maiatzaren 21etik 23ra (kamioien pisua)
Ekaina
Ekainak 12 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Uztaila
Uztailak 10 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Uztailaren 24a (kamioien gehiegizko pisua FOM portuetan)
Iraila
Irailak 4 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Irailaren 9tik 13ra (ADR kamioien kontrola)
Irailak 25 eta 26 (furgoneten pisua kontrolatzea)
Urria
Urriak 3 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Urriaren 15etik 17ra (kamioien pisua)
Urriaren 28tik 31ra (Kamioiak-autobusak CON. TEK)
Azaroa
Azaroaren 1etik 3ra (Kamioiak-autobusak CON. TEK)
Azaroak 6 (FOM kamioi-autobus generikoa)
Azaroak 13 (kamioien gehiegizko pisua FOM portuetan)
Azaroaren 18tik 22ra (furgonetak)
Abendua
Abenduaren 11 (FOM kamioi-autobus generikoa).