DESBIDERATZEAK:
Andoainerako noranzkoan:
- Ibilbide luzea: N-1 eta A-10.
- Tokiko helmugak: Berastegiko lotunean biratu GI-2130 errepidea hartzeko.
Iruñerako noranzkoa:
- Ibilbide luzea: N-1 eta A-10.
- Lekunberri edo Leitza helmuga: GI-2135 (Tolosa-Lekunberri).
Ibilgailu astunek debekatuta izango dute GI-2130 errepidetik (Tolosa-Lekunberri errepidea) igarotzea, eta, beraz, N-1 errepidea hartu beharko dute ordezko bide gisa.
Erabiltzaileentzako inpaktua minimizatzeko, Aldundiak ekintzak koordinatuko ditu Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin eta beste agintari batzuekin, eta egoeraren berri emango du mezularitza aldakorreko panelen eta seinale finkoen bidez. Era berean, tuneletarako sarbideetan galiboa kontrolatzeko sistemak instalatuko dira, eta radarrak eta lehen esku-hartzeko ekipoak aktibatuko dira, gerta daitezkeen gorabeherak kudeatzeko. Lanak bat etorriko direnez neguko bidezaintza kanpainarekin (azaroa-apirila), protokolo berezi bat aktibatuko da A-15 errepidean elurrak edo izotzak izan ditzakeen eraginak kudeatzeko. Errepidearen egoerari buruzko informazioa unean-unean eguneratuko da gaitutako Telegram kanalaren bidez: “A-15 autobidea – autopista”.