Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Bidean aldizkariaren 277. zenbakia eskuragarri dago online

Fundación GUITRANS Fundazioak argitaratutako Bidean 277 aldizkaria dago jada GUITRANSen webgunean, 2025eko URRIA eta AZAROAri dagokiona. Sumarioan, atal finkoez gain, honako artikulu hauek nabarmentzen ditugu:

BISAK 2025, azaroa.
V-16 gailua, larrialdietako triangeluen ordez, 2026/01/01etik aurrera nahitaezkoa.
Garraioak errentagarria, eraginkorra, iraunkorra… eta segurua izan behar du.
Fitxa teknikoa aldatu baino lehen, 44 tonarekin zirkulatu al daiteke?
2026ko prestakuntza-plana (urtarrila-uztaila).
Gabonetako loteria GUITRANSen: 87782 zk.
GUITRANSek CAJA RURAL DE NAVARRA/RURAL KUTXArekin duen lankidetza hitzarmena berritu du aurten ere.
Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legea aldatu berri dela jakinarazi du Acxonek.
Pneumatikoak ordezkatzeko laguntzak aurkezteko epearen amaiera.
2026an autonomia erkidegoetako lan-jaiegunen egutegia argitaratu da.
EAE: Segurtasuneko kontseilariaren azterketak egiteko eguna eta lekua argitaratu dira.
Kostuen Behatokia 44 tonekin eguneratuko da.
Hozteko garraioko ibilgailuetan hobaridun gasolioa erabiltzea debekatu du Alemaniak.
Eusko Jaurlaritzaren laguntzak EAEko kooperatiba-sozietate eta lan-sozietateentzat.
EBn gidabaimenak arautzen dituzten arauak berrikusten dituen Europako zuzentaraua argitaratu da.
ESLOVENIA: bidesariek gora egingo dute azaroaren 1ean.
44 t Frantzian, zein da horiek garraiatu ahal izateko nahitaezko Euro araua?
Jardunaldia: “44 tonak indarrean sartzearen azterketa”.
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2024-2025 Promozioaren Graduazio Ekitaldia.
Prestakuntza digitaleko ikastaroak: Azken bi ikastaroak PROFIECOk emango ditu.
Gidarien erretiro aurreratua.
44 tona: betekizunak eta dokumentazioa.
Euromodularrak: baldintza teknikoak eta zirkulazio-baldintzak.
GUITRANSeko bazkideentzako eskaintza berezia: ASISA Vida Accidentes Compromiso 10.
Salgai arriskutsuei buruzko prestakuntza ZAUDERAren kontura.
Laneko Arriskuen Prebentzioa benetakoa da ala papera baino ez da? Gipuzkoako salgaien errepide bidezko garraioaren erronka berria.
2025eko URRIA/AZAROA aldizkarirako esteka.