Ez, ez da beharrezkoa, takografoaren memorian erregistratuta geratzen baita. Nolanahi ere, gidari-txartel zaharren (G2V1) titularrei errepideko kontrolen iraupena erraztu eta murrizteko, horiek, batez ere ibilgailuz aldatzean, beti eraman beharko dituzte aldean azken 28 egunetako takografoaren memoriarekin inprimatutako tiketak (edo 56 egun 2025/1/1etik aurrera). Horrela, zeharkatutako herrialdeen siglak txartelik zaharrenak (G2V1) erregistratzen ez dituztenez, zeharkatutako herrialdeen siglen erregistroak dituzten tiketak aurkez diezazkiekete agintariei, Erkidegoko araudian ezarritakoa betez.
Gidari horiek ez badute ibilgailuz aldatu azken 28 edo 56 egunetan (2025/1/1ean), orduan ez dituzte inprimatu behar, zeharkatzen dituzten herrialdeen erregistroak normalean gidatzen duten ibilgailuaren takografoaren memorian erregistratuta geratzen baitira.