Foru Gobernuaren Kontseiluak, azaroaren 26ko bilkuran, GI-636 errepidean, Gaintxurizketa parean, oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko proiektua onartu du. Azpiegiturak 412.127,34 euroko aurrekontua izango du, eta lau hilabeteko egikaritze-epea, oinezkoek errepidea zeharkatzeko edo bertatik ibiltzeko dituzten segurtasun-arazoak konpontzeko. Proiektuak aurreikusten du oinezkoentzako pasabide bat jartzea, aldamio-egitura batekin eraikia, eta oinezkoentzako ibilbide seguru bat prestatzea. Horretarako, ibilgailu motelentzako errei bat kenduko da 300 metroko tarte batean, bidearen edukierari eragin gabe, eta hormigoizko hesiak jarriko dira babes-elementu gisa. Halaber, seinaleak indartuko dira eta gehienezko abiadura 70 km/h-ra murriztuko da. Proiektu hau Foru Aldundia Lezoko Udalarekin eta Euskal Trenbide Sarearekin (ETS) batera garatzen ari den irtenbide zabalago baten zati bat baino ez da, gune honi bide-segurtasuna eta oinezkoen irisgarritasuna hobetuko dituen behin betiko azpiegitura bat emateko.