Joan den apirilaren 11n, Arabako trafiko handiko bideak kudeatzeko eta finantzatzeko sistema berriaren proposamena aurkeztu zuen Batzar Nagusietan. Aurkeztutako proposamenak aurreikusten du A-1 eta N-240 errepideetan kamioientzako bidesari bakarra ezartzea eta AP-68 autobidean erabiltzeagatiko ordainketari eustea tarifa txikiagoak dituzten ibilgailu arin eta astunentzat.
Proposamenak free-flow teknologia eta hesia duten kobrantza-puntuak konbinatzen dituen sistema bat definitzen du AP-68 autobidearen kasuan, eta free-flow sistema huts bat edukiera handiko gainerako bideen kasuan, eta hobari-programa bat gehitzen du ohiko erabiltzaileentzat. Halaber, ezartzen du sortutako baliabide guztien helburua izango dela Foru Errepide Sarea kontserbatzea eta modernizatzea.
AP-68 autobidearen emakida 2026ko azaroan amaituko da. Orduan, Arabako Foru Aldundiak autobide horren Arabako zatiaren kontrola hartuko du, eta bidesari-sistema berri horren ezarpena abian jarriko du.