Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

DGTren informazio-oharra, Ukrainako gidabaimenei eta aldi baterako babesari buruzkoa

2025/03/27an emandako oharrean, DGTk argitzen du Ukrainak emandako gidabaimenak baliozkoak direla Zuzenbide nazionalaren araberako aldi baterako babesak edo babes egokiak irauten duen bitartean, dokumentu horietan agertzen den data edozein dela ere. Dokumentu horien balio administratiboa bat etorriko da, betiere, aldi baterako babesaren iraupenarekin. Aldi baterako babesa luzatu egin da 2026/03/04 arte.

Ukrainako gidabaimenaren titular batek aldi baterako babesa galtzen badu 2026ko martxoaren 4ra iritsi baino lehen, gidabaimenak ere berehala galduko du balioa (dokumentu fisikoan beste data bat agertzen bada ere). Era berean, aldi baterako babesaren epea berriro luzatzen bada, baliozkoak izaten jarraituko dute aldi berri horretan, dokumentuan agertzen den data gorabehera.

Ikus DGTren ohar osoa.