Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Osalanen kanpaina berria: laneko segurtasuna eta osasuna ere eguneratzen ditugu?

Joan den astelehenean, apirilak 28, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko Eguna, eta Espainian, Portugalen eta Frantzia hegoaldean izandako itzalaldi elektrikoa gogoan, Osalanek lan-arriskuen prebentzioari buruzko sentsibilizazio-kanpaina berria aurkeztu zuen. Eraldaketa geldiezina bizi dugu, digitala abiadura handian berritzen da, tresna berriak, ingurune adimendunak, adimen artifiziala eta prozesu automatizatuak gehituz. Etengabeko aldaketa-egoera horretan, funtsezko galdera bat sortzen da: eguneratzen ari al gara laneko segurtasuna eta osasuna zaintzeko modua ere? Kanpaina honek gogoeta kolektiborako deia egiten du, eta ikuspegi berri bat proposatzen du: bilakaera teknologikoak ez dezala aurrera egin lan-ongizatearekiko konpromiso sendorik izan gabe.

Kanpainak bideoak, audioak eta irudiak biltzen ditu, eta euskarri ugaritan zabalduko da, hala nola Interneten, kanpoko publizitatean, ohiko hedabideetan, digitaletan eta sare sozialetan. Horrez gain, mikrosite espezifiko bat izango du, kanpainaren informazio- eta prestakuntza-iturri nagusia izango dena. Webgune horretan funtsezko gaietan sakondu ahal izango da, hala nola lan-ingurune digitalizatuetako koordinazioan.

Kanpainaren webgunea.