18,7 milioi euroko lizitazioa egin da guztira, eta 20 hilabeteko exekuzio-epea.
N-121-A errepidean egingo diren obrak tunel berriak lotzea izango dira; horretarako, egungo galtzada bikoiztuko da eta biaduktu bat eraikiko da. 1,6 kilometroko zatia da, eta nabarmentzekoa da 210 metroko luzera eta 27 metroko garaiera duen zubibidea eraikitzea.
Zubibide berriak sei bao ditu, eta zimendu pilotatua izango du, egonkortasun handiagoa lortzeko. Etorkizuneko Almandozko tunelaren inguruan kokatuko da, eta tunelaren hegoaldeko ahoa dauden tunelen eskuinaldean egongo da. Belateko tunelaren eta Almandozeko tunelaren ahoek bat egiten duten tokian, galtzadak banandu egiten dira bi tunelekin ahokatzeko; gainerako zatian, berriz, berdintze-lanak egiten dituzte, eta elkarri erantsita doaz.
Lanek dirauten bitartean, lur-erauzketa egingo da egungo galtzadaren eskuinaldean, hormigoizko hesi batez bereizitako bi galtzada egiteko adinako zabaldegia izan dadin. Galtzadaren zabalpena egungo errepidearen eskuinaldean kokatuko da, lur-erauzketaren zatian, eta gaur egun Iruñerako noranzkoan zirkulatzeko erabiliko da.
Obrek harri-lubetari eusteko hormak egitea aurreikusten dute, baita lur-erauzketako ezpondei egonkortasuna emateko eta lur-jausiak babesteko errefortzua ere. Gainera, Mendiola auzora sartzeko bideak berrituko dira.