Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Muga-zergen ondorioak arintzeko enpresa-sektoreari finantza-laguntza emateko lerroa

Eusko Jaurlaritzak 450 milioi eurorainoko finantzaketa-lerro bat irekiko du enpresa-sektoreari laguntzeko, muga-zergen ondorioak arintzeko. Horretarako, Gobernu Kontseiluak Elkargirekin eta EAEko finantza-erakunde nagusiekin hitzarmenak sinatzea onartu du, AEBekin merkataritza-harreman handiagoa duten jarduera-sektoreetako enpresa txiki eta ertainek, enpresa handi hautagarriek eta banakako enpresaburu eta profesional autonomoek likidezia-beharrei erantzun ahal izateko.

Kreditu-lerro hori Elkargik eta finantza-erakundeek bideratuko dute. Horrela, mailegu hori eskatzen duten enpresek ELKARGIren bidez kudeatu beharko dute abala, eta ELKARGIk kasuz kasu aztertuko ditu eskaerak, erabili ohi diren azterketa- eta erabaki-irizpide arruntak aplikatuz. Mailegu horiek 5 urteko amortizazio-epea izango dute, eta gehienez 2 urteko gabealdia.