Ekainaren 15ean hasiko da 2025eko Itsasartea Igarotzeko Operazioa (LEP). 1986az geroztik, eragiketa horrek bermatzen du udan Europako hainbat herrialdetatik Afrikako iparralderaino bidaiatzen duten jatorri magrebtarreko herritarrak seguru igaroko direla Espainiako lurraldetik. Aurreko urteetan bezala, bi fasetan banatuko da: Irteera eta Itzulera, irailaren 15ean amaituko da. Planak aurreikusten diren data kritikoak ere finkatzen ditu, ibilgailuen eta bidaiarien joan-etorri masiboagatik, bai irteera-fasean (ekainaren 15etik abuztuaren 15era), bai itzulera-fasean (uztailaren 15etik irailaren 15era). Edizio honetan, uztaileko azken egunak eta abuztuko lehen 23 egunak kritikotzat markatutako egunak.
Atsedenlekuak (Horcajo de la Sierra eta Valdepeñas).
Informazio-guneak (Oiartzun, Loja, Ribera de Cabanes eta Villajoyosa).
Larrialdietarako telefonoak:
Istripu edo larrialdi kasuan: 112
Trafikoari buruzko informazioa (ordainpekoa): 011
Informazioa eta laguntza bidean: Gurutze Gorria (ordainpekoa): +34 913354545
Informazio gehiago: https://www.dgt.es/conoce-el-estado-del-trafico/rutas-de-interes/operacion-paso-del-estrecho /