… martxoaren erdialdetik martxan al dago ibilgailuak jakinarazteko prozedura berria EAEko baimen berezien izapideetan?
Ibilgailuak komunikatzeko prozedura berri hori 2024ko urtarrilean jarri behar zen martxan, eta, azkenean, 2025eko martxoan egin da; beraz, bereizi egiten da zirkulazio-baimen osagarriaren eskaeratik. Hau da, eskatzaileak, ZBOren formularioa bete aurretik, eskabidean sartu nahi diren ibilgailu guztiak jakinarazi behar ditu. Jakinarazpen hori egiteko, online inprimaki bat bete eta fitxa teknikoak igo behar dira. Beharrezkoa izan daiteke, halaber, ibilgailu bakoitzaren 3 argazki igotzea (aurrean, atzean eta albo batean), baina ez beti eskabide guztietan. Behin jakinarazita, ibilgailuak betiko erregistratuta geratzen dira aplikazioan. Baimena eman ondoren, Eusko Jaurlaritzak Beretrack aplikazioari esker monitorizatu ahal izango ditu garraio berezien irteera eta etorrera, orain arte bezala, eta, gainera, ibilbide osoa denbora errealean.