Bai. Maiatzaren 15eko GAOn, maiatzaren 9ko 1/2025 Foru Araua, Gipuzkoako Lurralde Historikoko zerga sistemaren erreforma eta beste zerga aldaketa batzuk onartzen dituena, Gipuzkoako Batzar Nagusiek maiatzaren 7an onartua. Errepideko salgaien garraioaren jarduerarako zuzeneko zenbatespen sinplifikatuko errendimendu garbiaren zehaztapenari dagokionez, 2024an aplikatu beharreko arau bereziei eusten zaie. Horrela, bada, amortizazioak, narriaduragatiko galerak, errentamendu-, lagapen- edo balio-galera gastuak eta justifikazio zaileko gastuak direla-eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko urtarrilaren 17ko 3/2014 Foru Arauaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako gutxitze-ehunekoa 100eko 70ekoa izango da 2024ko zergaldian («Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria, 1/2025 Foru Araua).