Enpleguan Prestatzeko Estatuko Fundazioak eta Moevek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, ‘Digitiza zaitez’ ekimenaren esparruan, jasangarritasunari eta trantsizio energetikoari buruzko doako prestakuntza sustatzeko. Guztira, 12 ikastaro, gai hauei buruzkoak:
Hidrogeno berriztagarria (7)
Bioerregaiak (3)
Energia berriztagarriak (2).
Horietan sartzeko, aukeratu gaia eta ikastaroa esteka honen bidez. Plataforman erregistratzen zarenean (email bat eta pasahitz bat besterik ez da behar, erabiltzaile bat sortzeko), zure interesekoak diren ikastaro guztiak egin ahal izango dituzu, baita bakoitzaren ziurtagiri bat lortu ere.