2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, konektatutako V-16 gailua izango da arriskuaz ohartarazteko legezko gailu bakarra, eta triangeluek bezala, ibilgailua galtzadan ibilgetuta geratu dela edo haren zama galtzadaren gainera erorita dagoela adierazteko balio du. Autoen, autobusen, ibilgailu misto moldagarrien, salgaiak garraiatzeko ibilgailuen eta ibilgailu ez-berezien eskularru-kutxan gorde beharko da, eta matxura edo istripua izanez gero, gidariak segundo gutxi batzuetan aktibatu ahal izango du, ahal dela ibilgailuaren sabaian jarriz. Diseinuari buruzko zehaztapenek eskatzen dute gainazal lau baten gainean egonkor mantendu ahal izatea; baina, altueragatik ibilgailuaren sabaira sartzea ezinezkoa bada, V.16 gailuak bitartekoren bat izan beharko du, hala nola iman bat, gidariaren atean jartzeko. Une horretan, ohartarazpeneko argi-seinalea igortzeaz gain, DGT 3.0 plataformara konektatuko da, kokapena denbora errealean transmititzeko eta bideko beste erabiltzaile batzuei egoeraren berri emateko. Baliza horiek erosteko hornitzaile homologatuak kontsultatu GUITRANSen.