Jakinarazi dugun bezala, joan den abuztuaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Mugikortasun Iraunkorreko sailburuaren 2025eko uztailaren 22ko Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, EAEko salgaien eta bidaiarien errepideko garraio publikoan teknologia berrien eta segurtasunaren sistemak erosteko eta ezartzeko laguntza-programa bat deitu eta arautzen da. Gogorarazten dugu Europako araudiak behartu egiten duela nazioarteko garraioa egiten duten 3,5 tona baino gehiagoko garraio-ibilgailu guztiek bigarren belaunaldiko takografo adimenduna izatera. Nazioarteko garraioa egiten duten 2,5 eta 3,5 tona arteko ibilgailuek 2026/07/01etik aurrera bete beharko dute baldintza hori.
Laguntza eskaerak aurkezteko epea urriaren 6an amaituko da.
Laguntza horiei buruzko informazio guztia, esteka honetan.