egiten ari den Zarautz ekialdeko ordainlekua berritzeko lanen barruan, gaur gauean irekiko dira bidesari berrirako komunikazio-kanalizazio berrien zangak. Hori dela eta, Zarauztik Donostiarako eta Behobiarako noranzkoan autobideko sarrera itxita egongo da 22:00etatik 05:00etara. Zarautzera irteera zabalik egongo da. Alternatiba gisa, N-634 errepidea erabiltzea gomendatzen da, Orioko lotuneraino, autobidera iristeko. Lanak gauez egingo dira, ahalik eta kalte gutxien eragiteko.