railaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean «Enpresak Berritzen: Ekonomia Berdea» programako dirulaguntzen oinarri arautzaileak eta 2025eko deialdia argitaratu ziren. Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekimen berria da. Programak 1.500.000 euroko aurrekontua du guztira, eta kostu hautagarrien % 50erainoko dirulaguntza emango du, gehienez 40.000 euro proiektu bakoitzeko. Laguntzak 5 eta 250 langile arteko ETEei zuzenduta daude.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
Honako inbertsio-proiektu hauek lagunduko dira diruz: Egungo ekipamenduaren ordez eraginkortasun handiagoko beste bat jartzea, ekonomia berdearen irizpideen arabera.
Ez dira diruz lagunduko:
Erosketa finantza-errentamenduan.
Ekipamendua egokitzea edo ordeztea, indarrean dagoen ingurumen-araudira egokitzeko.
Erremintak eta material suntsikorra.
Ibilgailuek, orga jasotzaile eta pala kargatzaile gisa barne-erabilerakoak izan ezik.
Eraikinak eraberritzea, eraikinen inguratzailearen isolamendua hobetzea (leihoak, itxiturak…) eta eraikinen energia-ziurtapena.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko zentro batean aplikatzekoak ez diren proiektuak.
Dirulaguntzaren xede den proiektuarekin zalantzarik gabe identifika daitekeen inbertsioa bakarrik hartuko da diruz laguntzeko modukotzat.
BEZa ez da gastu hautagarritzat hartuko.
Ordeztutako ekipoen bizitza baliagarriaren amaiera gertatu beharko da, berrerabili ezin izateko moduan.
Proiektu bakoitzeko gutxieneko inbertsioa 3.000 eurokoa izango da (BEZik gabe), eta ez dira onartuko 1.000 eurotik beherako zerga-oinarria duten fakturak.
Diruz laguntzeko moduko aurrekontu gisa onartutako gutxieneko zenbateko horietara iristen ez diren eskabideak ez dira onartuko.
Eskabideak aurkezteko modua eta epea.
Proiektu bakarra aurkeztu ahal izango da enpresa bakoitzeko.
Eskabideak, gainerako dokumentazioarekin batera, Internet bidez aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez (https://egoitza.gipuzkoa.eus), dirulaguntzen atarian sartuta eta horretarako eskuragarri dagoen formulario espezifikoa beteta. Eskaerak eta dokumentazio osagarria Foru Administrazioaren eremuan bitarteko elektronikoen erabilera arautzen duen irailaren 28ko 23/2010 Foru Dekretuan eta Foru Administrazioaren aurreko jardueretan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzea arautzen duen irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretuan aurreikusitako moduan aurkeztuko dira.
Deialdiari buruzko informazioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren «Dirulaguntzen atarian» eskura daiteke: www.gipuzkoa.eus/dirulaguntzak.
Dirulaguntzen zenbatekoa.
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
Proiektuaren kostu subentzionagarrien % 50 lagunduko da diruz.
Eskaera bat onartuko da enpresa bakoitzeko, eta dirulaguntza, gehienez, 40.000,00 eurokoa izango da.
Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontua edo gerora egindako aldaketak erreferentziatzat hartuko dira dirulaguntzaren azken zenbatekoa zehazteko, eta jardueraren azken kostuaren ehuneko gisa kalkulatuko da, baina dirulaguntzaren azken zenbatekoak ezin izango du hasieran emandakoa gainditu.
Dirulaguntzek ezin izango dute gainditu diruz lagundutako jardueraren kostu osoa.
Eskabideak aurkezteko epea.
2025/09/30etik 2025/10/30era.
Jarduketak hasteko, gauzatzeko eta justifikatzeko epea.
Proiektuak 2025eko uztailaren 1etik aurrera hasi ahal izango dira.
Era berean, proiektuak justifikatzeko data ezin izango da inoiz 2026ko ekainaren 30a baino geroagokoa izan.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan Ekonomia Sustatzeko Zerbitzuarekin:
Administrazio-kudeaketa: 943.112227
Kudeaketa teknikoa: 943.112217
sustapena.eraldaketa@gipuzkoa.eus
Informazio gehiago.