Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Garraioan ordaintzeko epeetan atzera egin da irailean

Fenadismerrek hilero egiten dituen Espainiako errepide bidezko garraioaren sektoreko berankortasunaren eta ordainketen Behatoki iraunkorraren iraileko datuek erakusten dutenez, igoera txiki bat izan da garraiolariei ordaintzeko epeetan, batez beste 61 egun bete arte. Abuztuan, berriz, errekorra izan da, 58 egun egin baititu batez beste.

Hilabete horretan, berankortasunari buruzko legeria bete ez zuten enpresa kargatzaileak eta bitartekariak erdia baino gehixeago izan ziren (zehazki, guztizkoaren % 51), nahiz eta kasuen % 70ean ordaintzeko epearen soberakinak arinak izan, hau da, 60 eta 90 egun artekoak. Hala ere, kontrako aldean, ez-betetzeak egiten dituzten enpresen % 6k 120 egun baino gehiagora ordaintzen dute, nahiz eta iaz gertatzen zenaren erdia izan; izan ere, urte horretan, ez-betetzeen tarte hori % 12 baino gehiagokoa zen.

Garraio-zerbitzuak ordaintzeko gehien erabiltzen diren ordainbideei dagokienez, ordena horretan jarraitzen dute transferentziak ( % 64), konfirmingak ( % 32), ordaindukoak ( % 3) eta txekeak (< % 1).

2023an, urteko batez bestekoa 69 egunekoa izan zen; 2022an, 74 egunekoa, eta 2021ean, 83 egunekoa. Urte horretan, errepideko garraioaren sektoreko berankortasunaren arloko zehapen-araubidea onartu zen, eta horrek ordainketa-epeak ia % 20 murrizten lagundu du bi urte horietan.