Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

ADI 44 tonekin eta BEZaren moduluen araberako tributazioarekin

Garraio-ibilgailua 44 tona garraiatzen hasten bada, garraiolari efektiboa BEZaren moduluak ordaintzen ari bada, tributazio-sistema tona gehiago horretara egokitu beharko da. Horrek ez du eraginik izango urriko hiru hilean behingo aitorpenean, pisu eta dimentsioei buruzko Agindua urriaren 20tik aurrera sartuko baita indarrean, baina urtarrilean BEZari dagokionez egiten den urteko aitorpenean aplikatu beharko da, 44 tona garraiatzeko baimena duen aurtengo aldiari dagokion hainbanaketa eginez. Egungo moduluen arabera, Fitxa Teknikoan 44 Tn MMTAC (multzoaren gehieneko masa tekniko onargarria) duten ibilgailuei BEZaren modulua igoko zaie urte osorako (aurten hainbanatu egin beharko da) 388,55 Tn X 4 Tn = 1554.20 euro urtean.
Gogoratu behar da Gipuzkoan 20214tik ez dugula PFEZko modulurik.