Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

NAFARROA: kamioien kontrolak areagotuko dira N-121-A errepidean

Nafarroako Trafiko Zerbitzuaren datuen arabera, Nafarroako Gobernuak, Barne, Funtzio Publiko eta Justizia Departamentuaren bitartez, eta Lurralde Kohesioaren Departamentuarekin lankidetzan, lehentasunezko helburu gisa ezarri du Nafarroako errepideetako ezbehar-tasa murriztea; izan ere, dagoeneko 27 pertsona hil dira (ezbeharretik 24 ordura) aurten. Ezarriko dituen neurrien artean, Foruzaingoak egin beharreko kontrolak indartzea dago. Kontrolak agerikoak eta ezkutukoak izango dira, eta kamioien kontrolak areagotuko dira N-121-A errepidean. Diseinatutako ekintza-planean mugikortasun-azterlan bat egitea eta kamera gehiago jartzea ere sartu dira, besteak beste.