Joan den urriaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Jaurlaritzaren bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuaren 2025eko urriaren 14ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-ekonomiako enpresen eta erakundeen elkarte-egiturak sendotzeko laguntzen deialdirako oinarriak onartu eta 2025erako deialdia egiten duena.
Erakunde onuradunak:
Honako elkarte hauek jaso ahal izango dituzte agindu honetan aurreikusitako laguntzak, baldin eta, berezko nortasun juridikoa izanik, beren interes komunak ordezkatu eta defendatzeko honako elkarte hauek elkartzen badituzte:
a) Lan-sozietateak eta lan elkartuko kooperatibak.
b) Lan elkartukoak ez diren kooperatibak, izaera konfederaleko elkarteak eta gizarte-ekonomiako erakundeak integratzeko erakundeak.
c) Ekonomia solidarioko elkarteak eta enplegu-zentro berezietako elkarteak.
d) Gutxienez bi urteko antzinatasuna duten langile autonomoen sektore arteko erakundeak.
Elkarteak mantentzeko eta sendotzeko egitura-gastuak finantzatzea:
a) Elkartearen zerbitzura dauden langileen gastuak.
b) Funtzionamendu-gastuak, bertaratzeagatiko konpentsazioak barne, artezkaritza-kontseiluak eta batzordeak, eta parte hartzen duen ordezkaritza-erakundeei ordaindutako kuotak.
c) Ordezkaritza handieneko elkarteek parte-hartze instituzionaleko organoetan benetan parte hartzeagatiko laguntza- eta ordezkaritza-gastuak.
d) Egituraren ohiko jarduerekin lotutako kanpo-gastuak, hala nola txosten juridikoak, auditoriak, marken defentsa eta babesa, besteak beste.
e) Erakundearen jabetzako ibilgetuari dagozkion amortizazioen zenbatekoa.
Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 25ean amaituko da.
Informazio gehiago.
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzaren bulegoa: Telefono bidezko harremana: 945 01 94 16; Harreman telematikoa: laguntzak-ete@euskadi.eus