Euskal Autonomia Erkidegoak beste bi eskualdaketa egin ditu astelehen honetan Madrilen egin den Transferentzien Batzorde Mistoan, nekazaritzako aseguru konbinatuetarako dirulaguntzen kudeaketa eta trafikoaren eta ibilgailuen zirkulazioaren arloko eginkizunak handitzea onartu ostean.
Bide-segurtasuneko funtzioak handitzea
Trafikoko eta ibilgailuen zirkulazioko eskumenak zabaltzeak 2027ko urtarrilaren 1ean izango du eragina. Data horretatik aurrera, Segurtasun Sailak baimena lortzeko edo berritzeko gaitasun psikofisikoak aztertzeko zentroak baimendu, ikuskatu eta zehatuko ditu.
Bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako zentroez ere arduratuko da, puntuak berreskuratzeko ikastaroak ematen baitira zentro horietan. Gainera, Eusko Jaurlaritzak bi jarduerekin lotutako administrazio-prozedurak izapidetuko ditu, eta eginkizun horien ondoriozko tasak jasoko ditu.
Gaur egun, bide-sentsibilizazioko eta -berreziketako 25 zentro daude baimenduta EAEn, eta gaitasun psikofisikoak aztertzeko 78 zentro baimendu.
Eusko Jaurlaritzak zabalik dauka Gizarte Segurantzaren, FOGASAren eta Bilboko eta Pasaiako portuen transferentziak gauzatzeko negoziazioa.