Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Udalek ezin dituzte zuzenean enbargatu beste udalerri bateko banku-sukurtsalen kontuak isunak kobratzeko

Hala ebatzi du Auzitegi Gorenak. Gorenaren Administrazioarekiko Auzien Salak ezartzen du udalek ezin dutela beren udalerritik kanpo dauden finantza-erakundeen sukurtsaletan irekitako kontuetan dirua enbargatzeko eginbiderik egin eta eman, nahiz eta enbargo horrek ez duen eskatzen toki-administrazio horrek aipatutako udal-lurraldetik kanpo jarduketak egitea. Kasu horietan, dagokion autonomia-erkidegoko organo eskudunei edo Estatuko organo eskudunei eskatu behar zaie jarduera hori gauzatzeko, dagokionaren arabera. Informazio gehiago.