Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak salgai arriskutsuak Gipuzkoako lurraldetik eta lurralde horretako bideetatik igarotzea aztertu du, eta komenigarritzat jo du tarte berriak sartzea, zirkulaziorako segurtasun-bermeak eskaintzen dituztenak. Gainera, salgai arriskutsuen garraioaren fluxua hobeto banatzeko aukera eman du, garraioaren jatorriaren edo helmugaren arabera.
Ondorioz, 2024ko otsailaren 20ko Ebazpenaren V. eranskina aldatzen da, Salgai Arriskutsuen Ibilbideen Sarean (RIMP) gipuzkoar lurraldetik igarotzen diren errepide hauek sartzeko: AP-1aren zati bat; A-636; eta A-15 errepidearen azken zatia:
- AP-1 146,194 KP (AP-8 Eibar lotunea)/133 KP (A-636 Bergara lotunea)
- A-636 PK 0,00 (N-I Beasain lotunea)/PK 22,772 (AP-1 Bergara lotunea)
- A-15 139,8 KP (Nafarroa, Berastegi/169,314 KP (Astigarragako lotunea).
Irailaren 27ko EHAAn argitaratutako 2024ko irailaren 17ko Ebazpenean jasotako aldaketa urriaren 9an jarriko da indarrean.