Gogorarazi nahi dugu joan den 2024ko urtarrilaren 10etik beharrezkoa dela GUITRANS ahalordetzea Trafikoko Zuzendaritza Nagusiarekin lotutako kudeaketa guztietarako (matrikulazioak, transferentziak, etab.). Ordezkaritza edo ahalordetze horrek 6 hilabeteko indarraldia du, eta, beraz, berritu egin beharko da.
Ahalordea edo ordezkaritza online ematen da. Urrats hauek eman behar dira:
Sakatu hemen: https://sede.dgt.gob.es/es/otros-tramites/autorizaciones-de-representaciones-rea/index.html, sartu Ahalordetzeen Erregistroan eta sakatu Ordezkaritza sortu.
Behin barruan, Izapideen Zerrendan klikatu beharko ditu Elkartearen bidez egin ohi dituen izapideekin lotutako laukitxo guztiak, eta gehienez ere 6 hilabeteko data eman beharko dio, ahalordetze horrek gehieneko balio-epe hori baitu.
Kontsultatu GUITRANSen ordezkaritza formalizatzeko elkartearen datuak.