Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

DONOSTIA: Emisio Baxuen Eremua egokitzeko epea martxoaren 14an, ostiralean, amaituko da

Martxoaren 14an, araudia betetzen ez duten ibilgailuei zehapenak izapidetzen hasiko dira. Donostiako Emisio Baxuen Eremua egun horretan erabat ezarriko da, eta une horretan aplikatuko dira udal-ordenantza betetzen ez duten ibilgailuei dagozkien zehapenak. Data horretatik aurrera, beren egoera arautu ez duten ibilgailuek (dela dagokion baimena izapidetu ez dutelako, dela baimendutako kasuen artean ez daudelako) 200 euroko zehapena jasoko dute Emisio Baxuen Eremura sartzean, eta kopuru hori % 30 igo daiteke berreroriz gero (arau-hauste bat baino gehiago urtebetean).