
2025eko apirilaren 2tik aurrera, Europar Batasuneko herritar guztiek, gidari profesionalak barne, bidaia-baimen elektronikoa (UK ETA) izan beharko dute Erresuma Batuan sartu ahal izateko. Baimen elektroniko horrek ez du ordezten bisatua. Tasa hori nahitaezkoa da Europar Batasuneko eta Europar Batasunetik kanpoko herritarrentzat, baina kasu batzuetan, eskatzailearen nazionalitatearen arabera, bisa ere beharko da. Baimena eskatzeko plataforma 2025eko martxoaren 5etik aurrera dago gaituta Europako herritarrentzat. Tramitazioaren kostua 10 librakoa da eta 2 urterainoko balioa izango du.
Baimena izapidetzeko, eskatzaileek honako hauek izan beharko dituzte:
Indarrean dagoen jatorrizko pasaportea
Helbide elektroniko batera sartzea
Ordainketa-metodo baliozkoa, kreditu-txartela, zordunketa, Apple Pay edo Google Pay izan daitekeena.
Egiaztapen-prozesurako beharrezkoak diren pasaportearen eta eskatzailearen aurpegiaren irudiak.
UK ETAren eskaera esteka honen bidez egin ahal izango da.