Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Urnieta helmuga turistiko gisa finkatu da MLC San Sebastián Hotela irekiz

eta erosotasunaren helmuga berria, Gipuzkoaren bihotzean.

MLC Hotelesek Donostialdean erreferentziazko hotel baten irekiera ospatuko du, Urnietako MLC San Sebastián Hotela. Ostatu-hartzaileei erosotasunean, diseinuan eta kalitatezko zerbitzuan urte osoan zehar esperientzia paregabea eskaintzeko helburuarekin eraikia.

Edertasun paregabeko ingurune natural batean estrategikoki kokatuta, MLC San Sebastián hotela aukera ezin hobea da bidaiari profesionalentzat, espazio lasaia eta ondo komunikatua bilatzen dutenentzat eta Euskal Herriko xarmak esploratzeko irrikaz dauden turistentzat. Estilo moderno eta dotorez diseinatutako 39 logelek lasaitasun eta erlaxazio oasia eskaintzen dute. Bertako produktuen eta sukaldaritza berritzailearen aldeko apustua egiten du bere jatetxeak.

MLC San Sebastián hotela komunitatearekin duen konpromisoagatik eta tokiko talentuaren aldeko apustuagatik bereizten da, adin guztietako pertsonei aukerak eskainiz eta genero-berdintasuna sustatuz.

Irekiera honekin, Hotel MLC San Sebastiánek turismo jasangarriarekin eta abegikortasunaren bikaintasunarekin duen konpromisoa indartzen du. “Gure ostatu-hartzaileak etxean bezala senti daitezen nahi dugu, gure establezimenduak eskaintzen dituen zerbitzu paregabeaz eta erosotasun guztiez gozatuz”, adierazi du José Luis Martín Lópezek, MLC Taldearen presidenteak eta sortzaileak.

MLC San Sebastian hotela martxan dago jada eta erreserbak onartzen ditu reservas.urnieta@mlchoteles.com webgunearen eta ostatu-plataforma nagusien bitartez.

Bere inaugurazioarekin, Urnietak eskualdeko turismorako kalitate aukera berri bat gehitzen du, Gipuzkoako zirkuitu turistikoaren funtsezko helmuga bezala sendotuz.