Guztira 2.150 milioi euro dira. Atzo, Industria Defendatzeko Taldearen hirugarren bilera egin zen. Foro hori Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-ganberek, foru-aldundiek, Confebaskek eta klusterren eta produkzio-sarearen ordezkariek osatzen dute. Bilera horretan, Imanol Pradales lehendakariak hiru jarduera-ildo nagusiren inguruan egituratzen duen lehen neurri-sorta helarazi du:
Lehenik eta behin, pertsonak eta enplegua babestea. Eusko Jaurlaritzak 104,5 milioi euro banatuko ditu, honako hauek bultzatzeko:
Kontratazioa sustatzeko programak, diskriminazio positiboarekin, langabezian dauden pertsonentzat eta/edo eragindako enpresentzat (100 milioi).
Langabeziagatiko prestazioen osagarriak ERTEko langileentzat (bi milioi).
Aukera Berri programa, AEBk muga-zergak ezartzeak eragindako sektoreetatik datozen pertsonak birkualifikatzeko eta birkokatzeko (milioi bat).
Gizarte-ekonomiarako ezohiko laguntzak, muga-zergen tasa berrien ondorioz galera ekonomiko zuzenak izan dituzten lan-sozietateei eta/edo kooperatibei aparteko neurriak ezartzeko (1,5 milioi euro)
Bigarrenik, 2.000 milioi euro baino gehiago euskal enpresa-ehuna defendatzeko eta eraldatzeko, bereziki enpresa txiki eta ertainak:
Zuzeneko abalen eta finantzaketaren aparteko plan bat aktibatzea, Elkargirekin eta euskal finantza-erakundeekin lankidetzan (450 milioi)
Euskal Finantza Aliantza bultzatzea (1.000 milioi).
Industriari laguntzeko ildoa handitzea, bereziki balio erantsiko produktuen garapenari eta I+G+Bri lotutakoa (533 milioi).
Nekazaritza, abeltzaintza eta mahastizaintza eta ardogintza sektoreko enpresentzako laguntzak (5,5 milioi euro).
NEKAFIN, FEIrekin lankidetzan (25 milioi euro).
Hirugarren jarduera-ardatz nagusia merkatu berriak bilatzera eta euskal enpresak nazioartekotzera bideratutako laguntzak handitzea izango da:
Merkatu berriak bilatzeko eta enpresak nazioartekotzeko laguntzak (32 milioi euro).