2025eko ekainaren 1ean sartu ziren indarrean Merkantzien Nazioarteko Garraioari buruzko Aduana Hitzarmenaren zuzenketak, joan den maiatzaren 7an EBAOn argitaratutako TIR Koadernoen babesean (1975eko TIR Hitzarmena). TIR koadernoa nazioarteko errepide bidezko garraioan erabiltzen den dokumentua da, merkantziak erregimen honi atxikita dauden herrialdeetan zehar aduana-kontrolik egin gabe igarotzea ahalbidetzen duena. Genevan sortu zen, 1975eko azaroaren 14an.
Sartutako zuzenketen artean, ibilgailuen onarpen-ziurtagiriari buruzkoak nabarmentzen dira, eta horien bidez honako alderdi hauek aldatzen dira:
Errepide-garraioko ibilgailuek TIR erregimenean egin beharreko azterketa 2 urtetik 3 urtera luzatu da, azterketa egiteko eta, hala badagokio, onarpena berritzeko.
Aurrekoaren ondorioz, aldatu egingo da Hitzarmenaren 4. eranskinean ezarritako onarpen-ziurtagiriaren ereduaren 4. orrialdeko 3. paragrafoa, ibilgailuak ikuskatzeko eta onarpena berritzeko epeari dagokiona, eta «bi urtean behin» jarri ordez «hiru urtean behin» jarriko da.
Hitzarmenaren 4. eranskinean ezarritako onarpen-ziurtagiriaren ereduaren 4. orrialdean 6. atal berri bat sartzen da. Honela dio: «TIR garraio bat onarpen-ziurtagiriaren azken balio-data baino lehen hasi bada, edo azken egun horretan, onarpen-ziurtagiriak baliozkoa izaten jarraituko du, harik eta azken helmugako aduanan TIR garraioa amaitu arte».