
Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 13an, hain zuzen, Astigarragako Iparraldeko Garraio Zentro Integralaren trazadura-proiektua eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda hilabeteko epean jendaurrean jartzen dituen Foru Agindua argitaratu da, alegazioak eta iradokizunak aurkezteko. Proiektu honen xede den Astigarraga Iparraldeko CITa egungo CITaren zabalkuntza gisa diseinatzen da, biak Oiartzungo CITarekin batera. CIT berri horrek 151 aparkaleku emango dizkio CIT multzoari (Astigarraga iparraldea, hegoaldea eta Oiartzun), eta AP-8 autobidearen bi noranzkoetatik batera erabili ahal izango dira. Horretarako, autobidearen enborraren azpian oinezkoentzako konexio bat egitea eta CITen zerbitzugunera bideratzea proiektatuko da, kontrako noranzkoan. Trazadura-proiektu horretan aurreikusitako kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua 22.568.379,47 eurokoa da.