AIT identifikazio-agiri fisiko bat da, eta Europar Batasunatik kanpoko pertsonaren legezko bizilekua egiaztatzeko balio du. AIZ, ordea, ez da euskarri fisiko batean igortzen; aitzitik, zenbakizko kode bat da, eta administrazio-mailan baino ez du eraginik, eta automatikoki ematen da administrazio publiko batekin edozein izapide hastean. AIT eskatu behar da, eta eta eskatzaileari Espainian bizitzeko baimena lortzen duenean emango zaio.
AIZ mugagabea da, eta AIT urtebeteko iraupena du, luza daitekeena. AITaren titularrak behartuta daude agiri hori aldean eramatera, bai eta erakustera ere, Agintaritzak edo haren agenteek eskatzen dietenean. Nolanahi ere, pasaportearen edo indarrean dagoen antzeko dokumentuaren bidez egiaztatu beharko dute beren nortasuna.
AITari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.