Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

273.000 ibilgailu igaroko dira Irungo ordainlekutik uztailaren 30etik abuztuaren 3ra bitartean

Hori da Bidegik datozen egunetarako duen aurreikuspena, gehienak Donostiarako norabidean.

  • 178.000 Frantziatik iritsiko dira
  • eta beste 95.000 Hendaiarako noranzkoan joango dira.

Eguneko 54.600 ibilgailu aurreikusten dira batez beste, baina egunik gogorrenak abuztuaren 1a (ostirala) eta 2a (larunbata) izango dira (59.000 eta 63.000 ibilgailu, hurrenez hurren). Zarauzko bidesariak ere fluxu handia izango du egun horietan, eta 256.000 mugimendura irits daiteke.

Bidesarietako bide guztiak, 14 Irunen eta 19 Zarautzen, ahalik eta auto-ilara gutxien sortzeko moduan egongo dira. Uztailaren 18tik abuztuaren 31ra bitartean, Irungo bidesariaren prezioa 3,05era biribilduko da, eskudirutan ordaintzen duten erabiltzaileen diru aldaketak errazteko.