Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Europar Batasunetik kanpoko herrialde batzuetako ibilgailuek ez dute bigarren belaunaldiko takografo digitalik izan beharko.

Zehazki, AETR nazioarteko hitzarmenari atxikitako hirugarren herrialdeek, hala nola Errusiak, Turkiak, Georgiak, Moldaviak eta Armeniak, nazioarteko garraioa egiten jarrai dezakete EBn takografo analogiko edo digital ez-adimendunak dituzten ibilgailuekin.

Albanian, Bosnian eta Herzegovinan, Kosovon, Montenegron, Ipar Mazedonian eta Serbian matrikulatutako garraio-ibilgailuen kasuan ere, herrialde horietan matrikulatutako ibilgailuetan G2V2 takografoak jartzeko derrigortasunik ez ezartzea erabaki du Europako Batzordeak, araua ezartzeko prozesuan izan duten atzerapena dela eta.

Egoera horrek zaildu egin dezake errepideko trafiko-agenteek gidaldiei eta atsedenaldiei buruzko araudia betetzen dutela kontrolatzea, EBko tranpsorte-enpresen kaltetan, haien ibilgailuek nahitaez eraman behar baitute kontrol-tresna berria, eta berrikusi egin beharko litzateke hori, lehia desleialeko arazorik egon ez dadin.