Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Carlos Folchi, FENADISMEReko presidente berria


Irudiaren erdian, Julio Villaescusa, eta eskuinean, presidente hautatu berria, Carlos Folchi.

Julio Villaescusa ordezkatuko du karguan, taldearen defentsan bi hamarkada baino gehiago lan handia egin ondoren. Astearte honetan, irailaren 9an, FENADISMERen Batzarrak Federazioak datozen 4 urteetarako zuzenduko duen Batzorde Betearazle berria aukeratu du. Aho batez aukeratu dute FENADISMEReko presidente berria, Carlos Folchi Tarragona, 48 urteko profesionala, garraioaren enpresa-sektoreari familiarki lotua, eta AGTC Kataluniako Garraiolarien Elkarte Nagusia zuzentzen ari dena azken 7 urteetan.

(Irudia: www.fenadismer.es).