Urriaren 11ko BOEn argitaratu da IAT estazioak ikuskatzeko prozeduraren eskuliburuaren 7.9 bertsioa onartzen duen ebazpena. Eskuliburuaren bertsio berri honetan, ibilgailu motordunen eta horien atoien aldizkako azterketa teknikoei buruzko eta 2009/40/EE Zuzentaraua indargabetzen duen apirilaren 3ko 2014/45/EB Zuzentarauan xedatutakoa aplikatu da. Xedapen-zatiari eta kontuan hartuzkoetan adierazitakoari jarraitu zaie, batez ere (21) zenbakiari, bertan hitzez hitz esaten baita ikuskapen teknikoari buruz: «nahiko sinplea, azkarra eta merkea izan behar du». Aurreko berrikuspenetan bezala, berrikuspen berri honen helburua ikuskapen-prozesuan jarduteko arau batzuk ezartzea da, IAT estazioetan jarraitu beharreko irizpideak eta prozedura ahalik eta gehien bateratzeko.
Eskuliburu osoa ikusteko, sakatu hemen.