Uztailaren 21eko PJC/780/2025 Aginduak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onartutako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorraren II., IX., X. eta XVIII. eranskinak aldatzen dituenak, bere artikulu bakarraren 2. puntuaren 6. atalean jasotzen du konfigurazio euro-modularreko multzoek trafikoa arautu, antolatu eta kudeatzeko eskumena duten organoek ezarritako ibilbide-sarean zirkulatu ahal izango dutela. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak dagoeneko ezarri ditu.
EAEko euromodularren zirkulaziorako ibilbide-sarearekiko bereizmena.
Bestalde, DGTk bere eskumeneko ibilbideen sarea ere argitaratu du, baina ibilbide horiek jasotzen dituen ebazpena ez da gaur egun BOEn argitaratu. Ibilbideen zerrendan sartzeko, sakatu hemen.