
Udalak ingurumenari buruzko sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian gaur goizean, Martuteneko eta Igarako industrialdeetako enpresei zuzenduta, estolderietatik hondakinak botatzeak duen inpaktu negatiboaz kontzientziatzeko. “Hustubidetik, zero hondakina” lelopean, informazio-kartelak jarri dira bi poligonoetako sarreretan. Gainera, aste honetan zehar liburuxka bat banatuko da inguruko enpresen artean.