Azaroaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 16E/2025 Ebazpena, azaroaren 5ekoa, Herrizaingo, Funtzio Publiko eta Justizia Saileko Trafiko Zerbitzuaren Zuzendaritzarena, multzo euro-modularrak Nafarroako Foru Komunitateko bideetan zirkulatzeko ibilbide egokien sarea ezartzen duena.
Gogorarazten da multzo horiek ebazpen honen bigarren puntuan ezarritako errepide-zatietatik bakarrik zirkulatu ahal izango dutela. Hala ere, euro-moduluek gehienez ere 10 kilometroko distantzia egin ahal izango dute bertan sartuta ez dauden errepide-zatietatik, baldin eta hori beharrezkoa bada sarea osatzen duten bi errepide-zati lotu ahal izateko edo bidaiaren jatorrizko tokitik sareko tarte batera edo horretatik helmugaraino iristeko. Gehieneko distantzia hori kontuan hartuko da, multzoa zehaztutako saretik ateratzen den bakoitzean, sarea dagoen lekutik eta sare horren irteera- edo sarrera-puntutik.
Adierazitako tarteetatik kanpo ezin izango da zirkulatu. Nolanahi ere, zirkulazioari buruzko arau orokorrak errespetatuko dira, bai eta bidean seinaleztatutako pasabide-, abiadura-, masa- eta neurri-mugak ere, ebazpen honetan xedatutakoaren gainetik egongo baitira.