Ez, V-16 aurreseinalearekin ez dago une oro geolokalizatuta, ezin izango dute jarraitu, ez eta ibilgailuaren abiadura jakin ere.
Balizak posizioa transmititzen du soilik istripua edo matxura gertatuz gero aktibatzen denean, baina ez du ibilgailuarekin lotutako datu pertsonalik edo daturik transmititzen.
Aktibatzeko unean, geolokalizazioaren funtzio bakarra ikuspen birtuala izatea da, bidearen gainerako erabiltzaileei abisatu ahal izateko eta errepidean gorabehera gehiago ez izateko.
Sareetan bulo asko dabiltzanez, komeni da iturri ofizialetan kontsultatzea. TZNren web-orriko hurrengo atalean, galdera sorta bati erantzuten zaio: nahitaezkotasuna, erabilera eta funtzionamendua, geolokalizazioa, kokapena…