Urtarrilaren 26ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da 742E/2025 Ebazpena, abenduaren 24koa, Trantsizio Energetiko eta Digitaleko, Enpresen I+G+Bko eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiarena, “2026ko enpresentzako ibilgailuak txatar bihurtzeko laguntzak” dirulaguntzaren deialdia onartzen duena.
CONCOCATORIA.- Ibilgailuak txatar bihurtzeko enpresentzako laguntzak (jarduera ekonomikoa DUTEN pertsona fisiko edo juridikoak)
Laguntza hauen helburua honako baldintza hauek betetzen dituzten ibilgailuak txatar bihurtzea da:
Errekuntza-motorra izatea.
M1, M2, M3, N1, N2 edo N3 kategoriakoa izatea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 30eko 2018/858 (EB) Erregelamenduaren arabera.
M1 eta N1 kategorietako ibilgailuen kasuan, lehen matrikulaziotik hamar urteko edo gehiagoko antzinatasuna izan beharko dute, txatar bihurtzen direnetik zenbatzen hasita.
M2, M3, N2 eta N3 kategorietako ibilgailuen kasuan, ez dira diruz lagunduko Euro VI araudia edo geroagokoa betetzen dutenak.
Eskatzaileak txatar bihurtu aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez izan beharko du ibilgailuaren titulartasuna.
Ibilgailuak txatar bihurtzeko unean ibilgailuen azterketa teknikoa indarrean izan beharko du.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga Nafarroako udalerri batean ordaindu behar da (indarrean dagoen azkena, 2026koa edo, hala badagokio, 2025ekoa).
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak gauzatzeko epea 2025eko azaroaren 18tik 2026ko urriaren 31ra artekoa izango da.
Eskaera egiteko epea urriaren 31n amaituko da.
Kategoria: laguntzaren zenbatekoa (€)
M1 1.000
M2 9.000
M3 12.000
N1 1.000
N2 5.000
N3, 16 tona baino gutxiagoko masa dutenak 7.000
N3, 16 tonatik gorako gehieneko masa duena 10.000
N1 kategoria: 3,5 tonatik beherako gehieneko masa duten salgaiak garraiatzeko ibilgailuak.
N2 kategoria: salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, 3,5 tonatik gorako gehieneko masa dutenak, baina ez 12 tonakoa.
N3 kategoria: salgaiak garraiatzeko ibilgailuak, 12 tonatik gorako gehieneko masa dutenak.
Eskatzailea jarduera ekonomikoa duen pertsona fisikoa bada, hasiera batean eskatzaile bakoitzeko txatar bihurtutako 3 ibilgailutara mugatuko da laguntza. Eskatzailea jarduera ekonomikoa duen pertsona juridikoa bada, hasiera batean eskatzaile bakoitzeko 6 ibilgailutara mugatuko da laguntza.
Deialdiari buruzko informazio osoa eta eskaerarako estekak eskuragarri daude Nafarroako katalogoko izapide-fitxa honetan.
Trantsizio Energetikoko Zerbitzua
Telefonoa: 848 429 700
Posta elektronikoa: transicionenergetica@navarra.es