
Euroguneko urteko inflazio-tasa % 1,9 izan zen 2025eko abenduan eta % 2,1 azaroan. Urtebete lehenago, tasa % 2,4koa izan zen. Europar Batasuneko urteko inflazioa % 2,3koa izan zen 2025eko abenduan, eta % 2,4koa azaroan. Urtebete lehenago, tasa % 2,7koa izan zen.
Urteko tasarik txikienak Zipren ( % 0,1), Frantzian ( % 0,7) eta Italian ( % 1,2) izan ziren. Urteko tasarik altuenak Errumanian ( % 8,6), Eslovakian ( % 4,1) eta Estonian ( % 4,0) erregistratu ziren. 2025eko azaroarekin alderatuta, urteko inflazioa hemezortzi estatu kidetan jaitsi zen, hirutan egonkor mantendu zen eta seitan igo zen.
Dokumentu honetan, EUROSTATek urtarrilaren 19an argitaratutako Europako herrialdeetako 2025 urte arteko inflazioa ikus dezakezu.