Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

NAFARROA: autonomoentzako laguntzak langileak kontratatzeko

Nafarroako Gobernuak hazkunde autonomorako dirulaguntzen 2026ko deialdia onartu du, milioi bat eurokoa, eta langile autonomo batek besteren konturako langile bat lehen aldiz kontratatzen laguntzeko erabiliko da. Pizgarri indartuak dituen deialdia da, jarduera zuzenean edo sozietateen bidez Nafarroako lantokietan gauzatzen duten langile autonomo fisikoek lehen kontratazioa egin dezaten. Dirulaguntza 5.000 eta 9.500 euro artekoa izango da kontratu bakoitzeko. Laguntzak banakako ebaluazio-erregimenean emango dira. Deialdiaren oinarriak datozen hilabeteetan argitaratuko dira NAOn, eta, ondoren, eskaera egiteko epea irekiko da.

Zenbateko handiagoak eta diruz lagundu daitezkeen kasu gehiago
Laguntzen deialdi honek langabetuak kontratatzeko aukera ematen du, ez bakarrik lan-merkatuan sartzeko zailtasun gehien duten kolektiboetakoak. Gainera, langabezia handiena duten kolektibo horietako pertsonak kontratatzeko pizgarria erakundearen ohiko deialdia baino % 85 handiagoa da.