Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

AZKEN ORDUA: BEZaren moduluen luzapena eta 2026rako kotizazio-oinarriak eta -tasak jasotzen dituen lege-dekretu bana argitaratu da

Ministroen Kontseiluak otsailaren 3an (asteartea) egindako bileran onartu ondoren, otsailaren 4ko BOEn honako hauek argitaratu dira: otsailaren 3ko 3/2026 Errege Lege Dekretua, pentsio publikoak errebalorizatzeari eta Gizarte Segurantzaren arloko beste premiazko neurri batzuei buruzkoa, eta otsailaren 3ko 2/2026 Errege Lege Dekretua, gizarte-kalteberatasuneko egoerei aurre egiteko premiazko neurriak onartzen dituena, zerga-arloan eta lurralde-finantzaketako sistemen baliabideei dagokienez. Indargabetutako 16/2025 Errege Lege Dekretuarekin bezala, bi dekretu horiek Kongresuak onartu behar ditu indarrean sartzeko. Gehienez ere hilabeteko epea du onartzeko. Lehenengoak 2026rako kotizazio-oinarriak eguneratzea aurreikusten du, indargabetutako lege-dekretuan jasotako zenbateko berberekin, eta bigarrenak, berriz, BEZaren araubide sinplifikatuko fakturazio-mugak luzatzea.