
Gipuzkoako Foru Aldundiak lotune berri hau eraikiko duela iragarri du. Horren bidez, trafikoa birbanatu nahi da Donostialdeko zirkulazio-intentsitate handieneko puntu batzuetan, hala nola GI-20an, eta Miramonekiko eta ospitale-ingurunearekiko eta Hernaniarekiko loturak hobetu nahi dira. Bide Azpiegitura eta Lurralde Estrategia Sailak dagoeneko lizitatu du eraikuntza-proiektuaren idazketa. Inbertsioa 15 milioi euro ingurukoa izango da, eta lotura berria errealitate bat izan liteke bi urte inguruko epean
Mugikortasunari dagokionez, konexio berriak gaur egun GI-20 errepideak, ospitaleetarako igoerak, Errekalde eta Galarreta arteko GI-2132 errepideak eta Martuteneko biribilguneak jasaten duten trafiko-karga arintzea ahalbidetuko du.
Proiektuak, gainera, Miramonerako bidegorriaren jarraipena eta oinezkoentzako ibilbide bat prestatzea aurreikusten du, mugikortasun jasangarriko alternatibak indartuz eta ingurunea integratuz. Gainera, Galarretako tokiko bideen berrantolaketa osatzen du, biribilgune berriak eta barne-trafikoa erraztuko duten konexioak aurreikusten baititu.