Joan den otsailaren 18ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren 2026ko otsailaren 3ko Ebazpena, zirkulazio-istripuetan pertsonei eragindako kalte-galerak baloratzeko sistemaren kalte-ordain eguneratuen zenbatekoak argitaratzen dituena.
Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen honen bidez, zirkulazio-istripuengatiko kalte-ordainen zenbatekoak % 2,9 eguneratzen dira 2026. urterako. Zenbateko horiek PFEZn ez dute zergarik ordaindu beharko, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen 7.d) artikuluan ezarritakoa aplikatuz ateratzen diren mugetaraino.
Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak erabaki du argitara ematea 2026an aplikatu beharreko kalte-ordainen zenbatekoak, aipatutako ehunekoaren arabera eguneratu ondoren, Interneteko http://www.dgsfp.mineco.gob.es/ atarian, 2026ko otsailaren 19an indarrean jartzea, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.