Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

GIPUZKOA: Radar berria A-8an, Itziarko tunelaren kanpoaldean

Joan den otsailaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Itziarko tunelaren kanpoaldean, Eibar/Bilborako norabidean, 55,252 kilometroan, Deba eta Mendaro artean, Istiñako tunelaren aurretik dagoen beste radar bat baino bi kilometro lehenago, 57,250 kilometroan, jarriko den radar-kabina berria instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematen duen Ebazpena. Radar berriak 80 km/h-ko muga izango du. Zinemometro finko berri honekin, guztira 36 dira Trafikoak lurraldeko errepideetan jarrita eta aktibo dituenak.