
Otsailaren 27an Fiskaltzan (Huesca) jakinarazitako fokua EAEko hiriburuetatik 210 kilometro ingurura dago gutxi gorabehera, eta distantzia hori Katalunian baieztatutako aurreko fokuak bereizten zuena baino nabarmen txikiagoa da. Horrek agerian uzten du EAErekiko distantzia pixkanaka murrizten ari dela eta arriskua modu objektiboan handitzen ari dela.
Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak premiazko hiru neurri hartzeko eskatu dio Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari:
Txertaketaren I. eremua Euskal Autonomia Erkidego osora zabaltzea, Arabako eta Bizkaiko Lurralde Historikoak osorik barne hartuta, neguko jarduera bektorial baxuaren irizpidea gainditu egin duela uste baitu duela gutxiko ebidentzia epidemiologikoak.
Araba eta Bizkaiko behi-azienda guztiak estaltzeko 80.000 txerto-dosi berehala eskuragarri egongo direla bermatzea. Kanpaina epe laburrean eta berme osoz egiteko behar diren albaitariak ditu Euskadik.
Europako Batzordearen aurrean gaixotasunaren birsailkapena eta osasun-sakrifizioarekin lotutako neurrien malgutasuna sustatzea, prebentziozko txertaketan, mugimenduen kontrolean eta biosegurtasunaren indartzean oinarritutako ikuspegi proportzionala lehenetsiz.