Skip to main content
C/ Portu-Etxe 9-1º, 20018-San Sebastián 943 31 67 07 guitrans@guitrans.eus

Euskadi: urteko bigarren seihilekoan eguneratuko da Teknologia Garbien Euskal Zerrenda

Teknologia Garbien Euskal Zerrenda (LVTE), Ihobek, EEEk eta SPRIk sustatua, garapen iraunkorra bultzatzeko eta euskal ingurumen-politikaren aplikazioa errazteko tresna fiskala da, transferentzia teknologikoaren eta ingurumen-jarduera hobea duten ekipoen ezarpenaren bidez. Ekipo horiek eskuratzeak berekin dakar ekipoaren inbertsio-kostuaren % 35eko kenkari fiskala aplikatzea Sozietateen gaineko Zergaren kuotaren gainean. 2026ko bigarren seihilekoan beste eguneratze bat egitea aurreikusi da, eta, horren bidez, teknologien kopurua eta irismena handituko dira. Teknologia Garbien Euskal Zerrendak 92 ekipo ditu gaur egun.

Zerrenda hori esteka honetan kontsulta dezakezu.